XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ANTZERKIA Arteszena taldeakP. PELLEJERO. Iruñea
Arteszena Gipuzkoako Teatro Publikoak Klaus Mann-ek idatzi eta Ariane Mnouchkinek moldatutako
Arteszenak egin duen hirugarren ekoizpen honek nazien garaian Alemaniako gorabeherak bizitzen dituen aktore baten goraldia eta portaera kontatzen ditu etikari buruzko hausnarketa eginez.
Iruñeko aurkezpena bertako Udala eta Nafar Gobernuko Hezkuntz Departamentuari esker izan da posible.
Talde gipuzkoarrak Ertaineko Irakaskuntzako ikasleendako bi saio emanen ditu bihar eta etzi goizeko 11etan.
Horrez gain, Arteszena taldeak jende guztiari zuzendutako euskarazko bertsioa bihar taularatuko du arratsaldeko 8etan, eta erdarazkoa etzi ordu berean.
Sarreren salneurria 600 eta 1.000 pezeta bitartekoa izanen da.
Maribel Belastegi Arteszenako zuzendarietako batek atzo emandako prentsaurrekoan azpimarratu zuenez,
Belastegiren esanetan, antzezlanak edukin politiko handia du, obraren bitartez, pertsona batek gertakarien aitzinean izan dezakeen bilakaera erakusten baita.
Aktoreen hautaketa-prozesua ardura handiz egin zen, hiruzpalau entzuketa saioak burutu behar izan baitzituen Pere Planella zuzendariak.
Antzezpenak bi ordu t'erdi irauten du eta testuaren egitura jarraian gertatzen diren 23 eszenatan garatzen da.
Arteszenak gogoratu zuenez,
Ez da ja ere arrunta gaur egun
Kasu honetan, gainera, oso komertziala ez den gaia taularatzen da.
Horregatik, Kike Diez de Rada eta Elena Irureta aktoreek luxutzat jo zuten atzo antzezlan hau.
Bestalde, bi aktoreek Pere Planella zuzendariaren lana azpimarratu zuten, esperientzia handiko gizona baita antzerkigintzan.